Gerardo Markuleta
Oñati, 1963
Biografia
Gerardo Markuleta Gutiérrez poeta da (bost poema-liburu: azkenak Batak ez du bestea kentzen eta Ezjakintasunak), eta itzultzailea. Euskaratu ditu, besteak beste, Julio Cortázar, Eduardo Galeano, Jean Echenoz, Sergi Pàmies, Kepa Murua eta poeta katalanen antologia bat. Gaztelaniaz eman ditu, beste batzuen artean, Rikardo Arregi, Harkaitz Cano, Kirmen Uribe, Karlos Linazasoro, Abdelá Taia, Joseba Zulaika eta Andoni Egaña.
Pasazaiten aurkituko duzu
Hobe kontatzen ez badidazu
Ipuina da literatura katalan garaikideko genero gailena, bizi-bizia, irakurle eta kritikarien aldetik arrakasta gehien biltzen duena. Horren erakusgarri, Hobe kontatzen ...
Erosi ezazu orain:
16€ BEZ barne