Txostena niri buruz
Liburuaren ingurukoak
Txostena niri buruz pertsonaia baten bizitza da, Grégoire Bouillier-ena berarena. Txosten/eleberri honetan, egileak, zenbaitetan umorez, besteetan tragediaz jositako gertaldi laburren bitartez, bere sortze, bere haurtzaro eta nerabezaroaren berri ematen digu. Inolako lotsarik gabe anaia eta bere gurasoekiko harremanaren barne-barnekoena kontatzen digu; bere amodio eta desamodioez mintzo zaigu.
Prosa soilaz, eta istorio pertsonaletik abiatuta, Txostena niri buruz-ek 68ko sexu-askapenaren garaiko familia bohemio baten neurosia eta azken hamarraldietako frantses gizartea erretratatzen ditu gupidagabeki.
Erosi ezazu orain:
15€ BEZ barne
Jakinmina?
Pasatzailea, itzultzailea
Angel Erro
Planteatzen duen galdera, zera da: noraino egiten ditugun gauzek eta gertatzen zaizkigun gauzek, gure bizitzan gertatzen den segidak, noraino dauka barne logika bat?