Post-it bizitzak
Liburuaren ingurukoak
Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren berri, jabetuta daudelako karta txarrak tokatu zaizkiela partidarako; are, aldez aurretik markatuta zeudela. Baina, hala eta guztiz, jokatzea erabakitzen dute, amarruz batzuetan, fede onaren amarruaz bestetzuetan, desiraren eta abandonuaren, maitasunaren eta etsiaren, bestearen eta bakardadearen, egiaren eta gezurraren arteko muga lausoetan ia beti. Auskalo, zuk edo nik bezala. Urrutirakoa da bidaia: geure ertzetarakoa.
Erosi ezazu orain:
14€ BEZ barne
Jakinmina?
Pasatzailea, itzultzailea
Iñigo Roque Eguzkitza
Iolandak jakin du amorrua bideratzen, sorkuntza-lan eder bat sortzeko espantukeriarik gabe.