Muskuiluak afaltzeko

Muskuiluak afaltzeko

Birgit Vanderbeke

Birgit Vanderbeke

Birgit Vanderbeke Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaio zen, 1956an. Bost urte zituela, bere familia Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen eta Frankfurten jarri zen bizitzen. Han egin zituen Birgitek Zuzenbideko eta Filologia Germaniko eta Erromanikoko ikasketak. 1989an, Berlingo harresia erortzearekin batera, hasi zen bere ibilbide literarioa. 1990ean Ingeborg Bachman Saria irabazi zuen Das Muschelessen (Muskuiluak afaltzeko) eleberriarengatik.

Hori izan zen, hain zuzen, oso estilo bereziko lan laburren sail baten lehena. Bere eleberriek publikoaren, kritikarien eta literatur sari askotako epaimahaien laudorioak jaso dituzte.

Liburuaren ingurukoak

Istorioaren kontatzailea, anaia eta ama laneko bidaia batetik iristear den aitaren zain daude. Familia-ohiturei jarraikiz, muskuiluak dituzte afaltzeko, aitaren itzulera ospatzeko.
Betiko moduan prestatu dute dena, aitak nahi izaten duen moduan. Hala ere, pixkanaka ulertzen dute gau hori ez dela besteak bezalakoa izango; izan ere, orduek aurrera egiten dute eta aita ez da etxera iristen.
Esaldi kiribilduen bakarrizketa baten bidez, familia-hierarkia tradizionalaren –non arauak beldurraren bidez inposatzen diren– kritika bat aurkezten digu Vanderbekek.

Erosi ezazu orain:

14 BEZ barne

Pasatzailea, itzultzailea

Ainhoa Irazustabarrena

Ainhoa Irazustabarrena

Narratzailearen pentsamenduak eta oroitzapenak arrapaladan isurtzen dira, bata bestearen atzetik, filtrorik gabe. Neska gazte baten inozentziaz batzutan, baina ironiaz eta sarkasmoz kargatuta ere bai.

Saioa hasi

/ Pasahitza ahaztu al duzu?

Pasahitza ahaztu al duzu?

Izena ematean erabilitako posta elektronikoaren helbidea idatzi hemen.
Mezu bat bidaliko dugu helbide honetara pasahitz berria ezartzeko lotura batekin.