Götz eta Meyer

Götz eta Meyer

David Albahari

David Albahari

David Albahari serbiar idazle bat da, jatorriz judua, eta nagusietako bat gaur egun serbiar hizkuntzako idazle bizien artean. Jugoslaviako gerran Sarajevoko juduen ebakuazioaren koordinazioaz arduratu zen, eta 1994az gero Calgaryn bizi da, Kanadan, baina serbieraz idazten jarraitzen du. Itzulpen-lanetan ere aritzen da, eta serbierara itzuli ditu, besteak beste, Updike, Nabokov eta Pynchon-en obrak. Albahariren obra hizkuntza askora itzuli da, eta bere herriko literatura-sari nagusiak jaso ditu. 2012an Albaharik Vilenica saria eskuratu zuen, esloveniar idazleen elkarteak emana.

Argazkia © Aleksadar Dragutinovic

Liburuaren ingurukoak

Zeharka mintzatuz, eta umore-sen fin eta mikatza erabiliz, Albaharik erakusten digu nola, Belgradeko judu gizonezko gehienak desagerrarazi zituen “Bala bidezko Holokausto” deituaren ondoren, gainerako juduak akabatu zituzten, emakume, zahar eta ume, kamioi/gas-ganberen sistemaren bitartez.

Haiek gertatu eta berrogeita hamar urte geroago, nobelako protagonistak, bere iraganean eta bere familiarenean murgilduz, suntsiketa ikaragarri haren xehetasun guztiak erakusten dizkigu, kamioi haien gidariak izan ziren Götz eta Meyer soldaduen begietatik.

Erosi ezazu orain:

15 BEZ barne

Pasatzailea, itzultzailea

Koro Navarro

Koro Navarro

Liburu hau aldi berean da biografia fikziozko bat, nobela, historia, politika eta saiakera.

Saioa hasi

/ Pasahitza ahaztu al duzu?

Pasahitza ahaztu al duzu?

Izena ematean erabilitako posta elektronikoaren helbidea idatzi hemen.
Mezu bat bidaliko dugu helbide honetara pasahitz berria ezartzeko lotura batekin.