Kristo irakiarra

Kristo irakiarra

Hassan Blasim

Hassan Blasim

Hassan Blasim idazle irakiar bat da, gaur egun Finlandian bizi dena. Bagdaden jaio zen 1973an eta bertako Zinema Arteen Akademian ikasi zuen. Bere filmetako bi sarituak izan ziren bertan: Gardenia (gidoirik onena eta zuzendaririk onena) eta Buztin zuria (gidoirik onena). 1998an Sulaimaniyara joan zen (Irakeko Kurdistan) eta bertan  filmak egiten segitu zuen —tartean Kamera zauritua drama luzea— Uazad Osman ezizenaren pean, bere familia babestearren Sadam Husseinen diktaduraren errepresiotik. Urteetan iheslari ibili ondoren, 2004an Finlandian ezarri zen.

 

Kristo irakiarrak Erresuma Batuko Independent Foreign Fiction Prize saria irabazi zuen 2014an, ingelesera itzulitako literatur lanik onenari ematen zaiona. Sari hau irabazi duen lehen obra arabiarra eta lehen ipuin bilduma izan zen.

 

 

 

Liburuaren ingurukoak

 

Noizbait esana du Hassan Blasimek irakiar bakoitzak beldurrezko bost istorio dituela gutxienez kontatzeko. Agian horregatik dago liburu hau kontalariz betea, modu konpultsiboan beren istorioak azaltzen dizkiotenak tabernako ezezagunari, psikiatrari, treneko ausazko bidaideari, irratiko mikrofonoari, datu bila dabilen ikertzai- leari, adiskide eta senide presente edo absenteari.

Ezina dirudienaren gainetik zutuntzen diren ahotsak dira: gizakienak nahiz animalienak, denbora eta espazioaren mugak hautsiz mintzo direnak, bizidunen gorputzak literalki inbaditu eta haien baitatik berba egiten duten hildakoenak, mundu honetan hasitako solasaldia hil ostean jarraitzen duten lagunenak, zoramenaren ertzean bizi direnenak, bizialdi bakar batean bizitza bat baino gehiago bizitzea egokitu zaienenak...

Liburu hau osatzen duten hamahiru ipuinetan Kafka paseatzen da, bideokamera bat hartuta, gerrek eta indarkeriak inarrositako Mila gau eta bat gehiago-ko lurraldetik.

Kristo irakiarrak Erresuma Batuko Independent Foreign Fiction Prize saria irabazi zuen 2014an, ingelesera itzulitako literatur lanik onenari ematen zaiona. Sari hau irabazi duen lehen obra arabiarra eta lehen ipuin bilduma izan zen. 

Erosi ezazu orain:

16 BEZ barne

Pasatzailea, itzultzailea

Saioa hasi

/ Pasahitza ahaztu al duzu?

Pasahitza ahaztu al duzu?

Izena ematean erabilitako posta elektronikoaren helbidea idatzi hemen.
Mezu bat bidaliko dugu helbide honetara pasahitz berria ezartzeko lotura batekin.