Iolanda Zúñiga
Vigo, 1975
Biografia
Iolanda Zúñiga (Vigo, 1975). Baby boomaren indar zentrifugoek bulkaturik jaio zen. Madonna blond ambitionek Balaídos-en abestu zuen urtean, etorkizunean zer izango zen ebatzi zuen: pop izarra. Musika Hezkuntzako diploma baino ez zuen lortu. Besteren nahiak ase ez zituenez, bi lizentziatura eskatzen baitzizkioten, familiak senipartetik kendu zuen, eta gizarteak sailkatu egin zuen: galtzailea. Ogibidez, dendari, argazkilari, musikari, aktore, zerbitzari.... izan da. Guztietan plantak egiten zituen. Onikofagia dauka. Scooter bat, bi endodontzia, hiru txakur eta zenbait trauma. Atsegin zaizkio abiadura, herdoila eta X zinema.
Harentzat, literatura da larrialdiko azken aukera, medikuak agindutako metodo lasaigarriak agortzen direnean: diazepama, onanismoa, kick boxinga eta olio esentzialetan murgiltzeko bainuak.
Bibliografia
- Vidas Post-it, 2007
- Amor amén, 2008
-Periferia, 2010
Pasazaiten aurkituko duzu
Post-it bizitzak
Liburu honetako bizitza puskak arruntak dira, gutxietsiak, iragankorrak, trukagarriak. Baina, halaber, egiazkoak. Egiazkoak, batik bat, bizitza horietako protagonistek badutelako engainuaren ...
Erosi ezazu orain:
14€ BEZ barne
Ondo! Liburu hau saskian sartu dugu.