Birgit Vanderbeke
Dahme, 1956
Biografia
Birgit Vanderbeke Alemaniako Errepublika Demokratikoan jaio zen, 1956an. Bost urte zituela, bere familia Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen eta Frankfurten jarri zen bizitzen. Han egin zituen Birgitek Zuzenbideko eta Filologia Germaniko eta Erromanikoko ikasketak. 1989an, Berlingo harresia erortzearekin batera, hasi zen bere ibilbide literarioa. 1990ean Ingeborg Bachman Saria irabazi zuen Das Muschelessen (Muskuiluak afaltzeko) eleberriarengatik.
Hori izan zen, hain zuzen, oso estilo bereziko lan laburren sail baten lehena. Bere eleberriek publikoaren, kritikarien eta literatur sari askotako epaimahaien laudorioak jaso dituzte.
Bibliografia
- Das lässt sich ändern
- Die sonderbare Karriere der Frau Choi
Pasazaiten aurkituko duzu
Muskuiluak afaltzeko
Istorioaren kontatzailea, anaia eta ama laneko bidaia batetik iristear den aitaren zain daude. Familia-ohiturei jarraikiz, muskuiluak dituzte afaltzeko, aitaren itzulera ...
Erosi ezazu orain:
14€ BEZ barne
Ondo! Liburu hau saskian sartu dugu.